Aurkibidea
Innisfreeko aintzirako uhartea
Arrosa gorria denboraren gurutze gainean
Maitalea bere bihotzeko arrosaz mintzo
Oihanaren deiadarra entzuten du hark
Zeruko konstelazioen parte zeneko iragan-handitasuna gogoan
Gizakiek hobera egiten dute adinean aurrera joan ahala
Irlandar hegazkinlari batek bere heriotza iragartzen du
Hanrahan Gorria Irlandari kantari
Thoor Ballylee-ko harri batean grabatzeko
Kristau-maitasuna gutxi iruditzen Ribh-i
Aurkibidea
Innisfreeko aintzirako uhartea
Arrosa gorria denboraren gurutze gainean
Maitalea bere bihotzeko arrosaz mintzo
Oihanaren deiadarra entzuten du hark
Zeruko konstelazioen parte zeneko iragan-handitasuna gogoan
Gizakiek hobera egiten dute adinean aurrera joan ahala
Irlandar hegazkinlari batek bere heriotza iragartzen du
Hanrahan Gorria Irlandari kantari
Thoor Ballylee-ko harri batean grabatzeko
Kristau-maitasuna gutxi iruditzen Ribh-i
Hamasei hildako
Oi, honetaz eta hartaz mintzo ginen
hamasei gizonak tirokatuak izan aurretik,
baina nor mintza liteke emateaz eta hartzeaz
izan behar duenaz edo ez duenaz,
hildako gizon horiek inguruka dabiltzan bitartean
irakiten dagoen eltzea nahasten?
Diozue herrialdeak eutsi egin behar diola
Alemania garaitua izan arte,
baina nork jarriko du eztabaidan
Pearse gor eta mutu dagoela?
Eta haien arrazoiak osatuko al du
MacDonagh-en erpuru hezurtsua?
Nola amets dezakezue entzungo dizuetela,
topatu dituzten kide berriei baino ez baitiete entzuten,
hots, Lord Edward eta Wolfe Tone-ri,
nola izango dira ba gure harremanetan bitartekari,
hezurretik hezurrera baino mintzatzen ez diren horiek?
Sixteen Dead Men
O but we talked at large before / The sixteen men were shot, / But who can talk of give and take, / What should be and what not / While those dead men are loitering there / To stir the boiling pot? // You say that we should still the land / Till Germany’s overcome; / But who is there to argue that / Now Pearse is deaf and dumb? / And is their logic to outweigh / MacDonagh’s bony thumb? // How could you dream they’d listen / That have an ear alone / For those new comrades they have found, / Lord Edward and Wolfe Tone, / Or meddle with our give and take / That converse bone to bone?