Aurkibidea
Innisfreeko aintzirako uhartea
Arrosa gorria denboraren gurutze gainean
Maitalea bere bihotzeko arrosaz mintzo
Oihanaren deiadarra entzuten du hark
Zeruko konstelazioen parte zeneko iragan-handitasuna gogoan
Gizakiek hobera egiten dute adinean aurrera joan ahala
Irlandar hegazkinlari batek bere heriotza iragartzen du
Hanrahan Gorria Irlandari kantari
Thoor Ballylee-ko harri batean grabatzeko
Kristau-maitasuna gutxi iruditzen Ribh-i
Aurkibidea
Innisfreeko aintzirako uhartea
Arrosa gorria denboraren gurutze gainean
Maitalea bere bihotzeko arrosaz mintzo
Oihanaren deiadarra entzuten du hark
Zeruko konstelazioen parte zeneko iragan-handitasuna gogoan
Gizakiek hobera egiten dute adinean aurrera joan ahala
Irlandar hegazkinlari batek bere heriotza iragartzen du
Hanrahan Gorria Irlandari kantari
Thoor Ballylee-ko harri batean grabatzeko
Kristau-maitasuna gutxi iruditzen Ribh-i
Maitagarrien kanta
Maitagarrien herriak Diarmuid eta Graniari kantatua,
mairu-baratze batean eztei-loa egiten ari ziren bitartean.
Guk, zaharrok, zahar eta alaiok,
bai, zaharrok,
—mila urte zahar, mila urte,
dena esan behar bada—
mundura datozen haur berri hauei
isiltasuna eta maitasuna ematen diegu,
eta gauez ihintza darien ordu luzeek
eta zeruko izarrek
eman diezaietela mundura berriki etorritako haur hauei
atsedena, gizakietatik urrun.
Ba ote ezer hoberik, ezer hoberik?
Esan ba guri!
Gu, zaharrok, zahar eta alaiok,
bai, zaharrok,
—mila urte zahar, mila urte,
dena esan behar bada—.
A Faery Song
Sung by the people of Faery over Diarmuid and Grania, in their bridal sleep under a Cromlech. / We who are old, old and gay, / O so old! / Thousands of years, thousands of years, / If all were told: // Give to these children, new from the world, / Silence and love; / And the long dew-dropping hours of the night, / And the stars above: // Give to these children, new from the world, / Rest far from men. / Is anything better, anything better? / Tell us it then: // Us who are old, old and gay, / O so old! / Thousands of years, thousands of years, / If all were told.