Birika zatiak
Birika zatiak
2004, poesia
88 orrialde
84-95511-66-5
azala: Iņigo Borda
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
 

 

HARRI METAK

 

eta landu behar ditugu lursailak

laiez goldeez alperrarriez

lanabes zaharrez

 

eta alorrak atondu

harri haziak ereiteko

erne daitezen harriondoak

 

eta udazkenean harriondoen adarretatik

zuhaizpera eroriko dira harriak

gure izerdiaren fruitu astunak

 

eta uzta metatan bilduko dugu

haize zakarra datorrenean

berarekin eraman ez dezan gure lurra