Birika zatiak
Birika zatiak
2004, poesia
88 orrialde
84-95511-66-5
azala: Iņigo Borda
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
 

 

HEMEN GOIAN

 

kablerik kable nabil

desira sorta bat eta

gure elkarren beharra

altzoan hartuta

 

telefono harietan nabil

ekilibristaren gisan

ortozik nabil

hankazpiak erreta

 

eta banatzen gaituzten lurrotan

erdibideko belaze batean

gorpu bat dakusat ahuspez

 

hemen goian haizeak

izuak astintzen dizkit

hor behean hilotzari adatsak bezala