Birika zatiak
Birika zatiak
2004, poesia
88 orrialde
84-95511-66-5
azala: Iņigo Borda
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
 

 

EMAN IEZAZKIDAZU BI

 

eman iezazkidazu bi bizitza

eta bat geldirik

alferrik galduko dut

 

eman iezazkidazu bi eternitate

eta bat oinutsik

zeharkatuko dut

 

eman iezazkidazu bi

eta altxatuko dizut hareaz

gaztelu bat

 

eman iezazkidazu bi

eta egingo dizut ur baldekadez

itsaso berri bat