Birika zatiak
Birika zatiak
2004, poesia
88 orrialde
84-95511-66-5
azala: Iņigo Borda
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
 

 

ZER GALDU ZAIZU

 

itxaropena jausi zaizu eskuetatik

eraikin bat erortzea lakoa izan da

eta zure garrasiek mundua pitzatu dute

 

zer izango ote da

bularraldea erdibitzen dizun zulo hori

zure larritasunean ikusten den amildegia

 

heldulekuak erauzi dizkizute begietako luiziek

nabari da ez duzula zeri atxiki ez duzula babesik

zenbat bero gorde diezazukete leiho apurtuek

 

iruditzen zait gaitz guztiak sufritzea

baino are latzagoa izango dela

etengabeko zure itotze hau bizitzea