Birika zatiak
Birika zatiak
2004, poesia
88 orrialde
84-95511-66-5
azala: Iņigo Borda
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
 

 

BEHATZ MINDUAK

 

ardiak larrutzen nituen

behin eta berriz

alfonbrak ipintzeko

oinen pean

 

halere arantzak

halere harri kondarrak

burdina zatiak kristal puskak

behatz artean

 

gaitza da azkazal hautsiez

noraeza zarrapotu

bide bat markatu

eta aurrera egitea