Birika zatiak
Birika zatiak
2004, poesia
88 orrialde
84-95511-66-5
azala: Iņigo Borda
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
 

 

BEGI ZABALTZEA

 

kartoipetik jaio ginen haurrok

aurreko paretaren kontra

harrika bota genuen mundua

 

puskak erori zitzaizkigun hankapera

puskek ireki ziguten azala

 

minez begiak zabaldu genituen

estreinakoz egia batzuk ikusiz

egiak beren buruaz beste egiten