Birika zatiak
Birika zatiak
2004, poesia
88 orrialde
84-95511-66-5
azala: Iņigo Borda
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
 

 

AZKEN AUKERA

 

asfaltoak eman babesaren gainean

uzten ditut nire lorratzak

herratze baten neumatiko aztarnak

semaforoek kolorez

aldatzen didatela larruazala

 

auto hauetan mugiarazten dut

barru urduria batetik bestera

aireari metal zaporea emanez

keaz begiak igurztea

negarrari eusteko azken bidea banu bezala

 

inora heltzerik gabe abiatua naiz

gurpiletan noraeza biraka

zure bila edozein bide hartzea da

geratu zaidan aukera bakarra