Birika zatiak
Birika zatiak
2004, poesia
88 orrialde
84-95511-66-5
azala: Iņigo Borda
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
 

 

BANATOR

 

banatorkio gauari

zelaira jausiko natzaio

etzanda osorik irents nazan

 

banatorkio beleari

isatsetik oratzera

ortzi gorrian hondoratuko dut

 

banatorkio

aire bila murgiltzeko

itsasora arrainari

 

banatorkizu

lurra janez

banatorkizu zuri

erne zaitezen herdoilpetik