Birika zatiak
Birika zatiak
2004, poesia
88 orrialde
84-95511-66-5
azala: Iņigo Borda
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
 

 

ZENBAT BIDER

 

oroitzen naiz oraindik

bizitzari zirrikitu bat zabaldu

eta bertatik ihes egin zenuela

 

oroitzen naiz nola

zu estaltzeko gura adina lur genuen

nola ez zen izan aski ez zen nahiko

 

eta zure begiez egin nuela gogoeta

hondarra sartzen zaienean

ez dira gureak bezala gorrituko

 

paretetan zikin arrasto bat utziz

beti beste norabait beti aurrera

badoa denbora

 

hemen lehengoak gara

barruraka lehertzen garen basaloreak

hazi antzuak gu euripean

 

eta galdegiten jarraitzen dugu

zenbat bider gehiagotan hil behar garen

benetan guztiz hiltzeko