Birika zatiak
Birika zatiak
2004, poesia
88 orrialde
84-95511-66-5
azala: Iņigo Borda
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
 

 

ELURTUTA

 

negua dabilkit

elurra ari du zainetan

 

zartatuak ditut birikak

airearen ertzez

 

ezin irentsirik

iltzeak eztarrian

 

eta hatzak kristalezkoak

mugitu orduko hausten zaizkit

 

elurra ari du zainetan

bil nazazu mina egosi arte