Birika zatiak
Birika zatiak
2004, poesia
88 orrialde
84-95511-66-5
azala: Iņigo Borda
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
 

 

ITSASERTZEKO ARROKA

 

hemen natza itsasertzean

lurrak urtzen eta urak lurtzen diren bazterrean

 

hemen natza harri

harkaitz kosko

hemen natza arroka busti

 

uhinak ditut tai gabe kolpeka

errime iparretik ukaldika

 

gau eta egun

kresalezko lanbro bat gainean

 

eta atzera ertzetik uhinak

gogor amai gabe zafraka

 

olatuz laztan gaziz

bihurtzen ari naiz

itsaspeko harea xehe