Birika zatiak
Birika zatiak
2004, poesia
88 orrialde
84-95511-66-5
azala: Iņigo Borda
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
 

 

BELATZAK

 

belatzak josi ahal banizkie

nire begiei

gertutik ikusteko zeruak

ikusteko hodeien lehertzeak

gertutik bestaldeko olatuak

lotu ahal banizkie

erreparatu ahal izateko

urrundik

bi bakardadeei