Birika zatiak
Birika zatiak
2004, poesia
88 orrialde
84-95511-66-5
azala: Iņigo Borda
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
2022, poesia
 

 

EGURALDI IRAGARPENA

 

giza ekaitzak aurresan ditu egunotarako

eguraldi iragarleak irratian

 

hodeiek eskualdea hartzea espero da

tximistak trumoiak

altzairuzko izotz harriak

eta euria ozeano bat betetzeko beste

 

haize zakarra izango dugu

mendebaldetik ekialdera

aireportuak zubiak etxeak

lipar batean erauziko dira

 

ez omen da itsasgorarik izango

itsasoa beldur bide da eta urrun nahi gaitu

 

aise asetuko dira egarri diren padurak

petalo bakarreko loreez estaliko ordekak