Birika zatiak
Birika zatiak
2004, poesia
88 orrialde
84-95511-66-5
azala: Iņigo Borda
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
 

 

PETROLIONTZIAK

 

ikusi nizkizun kobrezko gereziak lehertzen eskuetan

begiak hilotzez bete-bete eginda berunduta

alua herdoiltzen eta gorritzen

nola metalezko hesiak altxatzen zizkizuten zainetan

ikusi nizkizun azalean petroliontziak

titietako zilarra xurgatzen