Birika zatiak
Birika zatiak
2004, poesia
88 orrialde
84-95511-66-5
azala: Iņigo Borda
Xabi Borda
1981, Azpeitia
 
 

 

IDORTEA

 

desertu bazterrean topatuko nauzu

zapi batez amorrua estali ezinik

esango dizut gabeziak baino ez ditudala biltzen

zerbaiten fruituak balira bezala

eta berandu dela

ezin naizela besterik gabe

lurraren gorria zainetaratzen hasi

ezin dudala sabela harriz bete

eta berandu dela berriro euriari deika hasteko

lehortea noiz iragango itxaroten geratzeko

beti izan dela berandu

eta izango dela oraindik