Lazunak azkazaletan
Lazunak azkazaletan
2021, poesia
104 orrialde
978-84-17051-66-2
Azaleko irudia: Malen Amenabar
Oihana Arana
2001, Eskoriatza
 
 

 

ISPILUAK EZ DIRA GARDENAK

 

 

Miazkatuko zintuzket atalka

azal ta

listu bat izan arte.

 

Mingaina sudur zuloetan gazi

mingaina belarrietan ezti

mingaina azaleko milimetro karratu bakoitzean.

 

Nire mingaina zurearen kontra.

Minek bals erritmoetan dantzatzen ikasi arte.

 

Minak partekatzea

mingainak partekatzea baino zailagoa da.

 

Mina azaleko milimetro karratu guztietan.

 

Prest zaude?