Lazunak azkazaletan
Lazunak azkazaletan
2021, poesia
104 orrialde
978-84-17051-66-2
Azaleko irudia: Malen Amenabar
Oihana Arana
2001, Eskoriatza
 
 

 

LAGUN TXARREN HERENTZIAK

 

 

Lagun txarrek idatzitako poemak

eskuz izkribatu

eta etxeko paretetan pegatzen ditut.

 

Komuneko harlauzetan politikoenak,

sarreran intimoenak,

gelako sabaian mediokreak.

 

Lagun txarrek idatzitako poemen

azken hitzak tatuatuko ditut

mingainaren puntan;

inoiz aurpegira tu

egin behar badiet

inoiz aurpegiratu

izan dizkiedan

galdera existentzialegiekin

topo egin dezaten.

 

Nire lagun onek ez dute

poemarik idazten.