Lazunak azkazaletan
Lazunak azkazaletan
2021, poesia
104 orrialde
978-84-17051-66-2
Azaleko irudia: Malen Amenabar
Oihana Arana
2001, Eskoriatza
 
 

 

BIDEA

 

 

Segundo pila bat daukat

esku ahurretan

eta orratzak

denbora borobiltzen.

 

Ez dizut eskatzen

bide bat baino.

Gailurrera iritsi nahi dut

deforestazioa gertatu baino lehen

haitzuloak tuneldu baino lehen.

 

Baina ez dakit gailurrera iristen

zuhaitzak, basoak, haitzuloak…

erakusten ez badizkidazu.

 

Gailurra baino politagoa

ei da, gainera, bidean galtzea;

soberan ditut segundoak,

baina bidea falta.

 

Ez dizut ezer eskatzen,

ez duzu egin behar.

Baina nahi duzu?