Aurkibidea
LURRIKARA SINBOLIKOAK
Jolasaren porrot aurreprogramatua
KONSTELAZIOGINTZA
HERDOILDUTAKO ALDAMIOA
ETXEAK
ARRAINONTZI BAT BURUAN: JOSTAILUZKO ESKAFANDRA
POST DATA
Aurkibidea
LURRIKARA SINBOLIKOAK
Jolasaren porrot aurreprogramatua
KONSTELAZIOGINTZA
HERDOILDUTAKO ALDAMIOA
ETXEAK
ARRAINONTZI BAT BURUAN: JOSTAILUZKO ESKAFANDRA
POST DATA
NIHILISMO PERFORMATUA
Antzerkia haragia da:
besoak, begiak, hankak.
Antzerkia plazera da:
besaulkiak, begiradak, hanka-sartzeak.
Nik ere amestu izan dut opera handiekin,
nik ere ordaindu izan dut
—eta ez gutxi—
areto hutsak usnatzeko,
isiltasunaren oihartzunari
momentuan asmatutako gezurtxoak xuxurlatzeko.
Esan diezadakete ez dakidala teatroaz ezer;
Shakespeareri Hamlet irakurri niola, bai,
baina beste ezer ez dakidala.
Jakin edo ez jakin.
Esan diezadakete ez dakidala teatroaz ezer
ez diodalako egundo begietara begiratu,
eta begiratu baldin badiot ere ez;
dena ez duelako begiekin esaten.
Akaso ez dakit ezer, eta ezin dut jakin, ezin da jakin.
Edo uneoro nabil antzezten.