Aurkibidea
LURRIKARA SINBOLIKOAK
Jolasaren porrot aurreprogramatua
KONSTELAZIOGINTZA
HERDOILDUTAKO ALDAMIOA
ETXEAK
ARRAINONTZI BAT BURUAN: JOSTAILUZKO ESKAFANDRA
POST DATA
Aurkibidea
LURRIKARA SINBOLIKOAK
Jolasaren porrot aurreprogramatua
KONSTELAZIOGINTZA
HERDOILDUTAKO ALDAMIOA
ETXEAK
ARRAINONTZI BAT BURUAN: JOSTAILUZKO ESKAFANDRA
POST DATA
KONSTELAZIOGINTZA
Ez dago ilunik
argirik ez bada.
Izarrek gorputz mutu
bilakatzen gaituzte,
infinituaren zati ezezagun:
galdera ikur soil.
Erantzunik behar ez duen
baina erantzun guztiak nahi dituen
galdera ikur bakan.
Mututzen zaizkigu begiradak
ezerezean formak
aurkitzeko gogo itsuz gaudenetan.
Abstraktua eta surrealista
elkartzen diren puntu zehatz hori:
kartoizko galdera ikur bat.
Galdera guztiak ez dizkizut
erantzuten ahal
are, ez dut ahalmen hori
izan gura.
Dena ez da
arrazional,
kimiko,
organiko.
Jakin egin behar da
posible dela
forma ezezagunekin
topo egitea.
Geuk sortu ezean,
ez da sekula
ingerada ezagunik agertuko
puntu zurietan.
Ez dakit zergatik
galtzen dugun denbora
konstelaziogintzan.