Lazunak azkazaletan
Lazunak azkazaletan
2021, poesia
104 orrialde
978-84-17051-66-2
Azaleko irudia: Malen Amenabar
Oihana Arana
2001, Eskoriatza
 
 

 

TINTAZKOAGOA

 

 

Tintazkoa naiz,

hezur-haragizkoa ere bai.

Baina tintazkoagoa.

 

Ez dakit haragiari

negar egiten uzten.

Ez dakit haragiari

hezurrekin eusten.

 

Malkoen gaziak

hezurrak zulatu zizkidan.

Malkoen beltzak

haragiak marraztuko dizkit.

 

Tintazkoagoa naiz.

 

Ur gazia baino, nahiago dut

tinta isuri

begi bietatik.

 

Gozagarriagoa zait

masaileko errekastoen

marrazkiak ikustea.

 

Koadro abstraktu bat nahi du nire logelako paretak.