Aurkibidea
LURRIKARA SINBOLIKOAK
Jolasaren porrot aurreprogramatua
KONSTELAZIOGINTZA
HERDOILDUTAKO ALDAMIOA
ETXEAK
ARRAINONTZI BAT BURUAN: JOSTAILUZKO ESKAFANDRA
POST DATA
Aurkibidea
LURRIKARA SINBOLIKOAK
Jolasaren porrot aurreprogramatua
KONSTELAZIOGINTZA
HERDOILDUTAKO ALDAMIOA
ETXEAK
ARRAINONTZI BAT BURUAN: JOSTAILUZKO ESKAFANDRA
POST DATA
HARAGIA
Ez naiz beganoa, baina erraz ohituko nintzateke.
Ez dut, ordea, linguistikoki begano
izaten asmatuko nukeenik uste:
Haragitu.
Haragizko izan.
Harakin.
Beste denarekin ohituko nintzateke;
baina ez dakit
barazkitu, barazkizko izan, barazkin
erabiltzeko gai izango nintzatekeen.
Haragiari eman.
Haragi bizitan.
Haragiak linguistikoki asetzen nau
gainontzeko guztian moldatzen naiz barazkiekin.