Lazunak azkazaletan
Lazunak azkazaletan
2021, poesia
104 orrialde
978-84-17051-66-2
Azaleko irudia: Malen Amenabar
Oihana Arana
2001, Eskoriatza
 
 

 

BILAKATU

 

 

Katu bat bizi da nire ohepean.

 

Ilberri gauetan

nirekin egiten du lo

eta ileak uzten dizkit

hil osorako.

 

Katu bat bizi da nire ohepean.

 

Ilbehera gauetan

nire ohean egiten du lo

eta bere tokia uzten dit

gau osorako.

 

Katu bat bizi da nire ohepean.

 

Ilargi beteko gauetan

elkarrekin oheratzen gara

eta besarkatuta egiten dugu lo

ileen artean.

 

Katu bat bizi da nire ohepean.

 

Ilgora gauetan

katu bilakatzen nau.

Gau osorako,

hil osorako.