Lazunak azkazaletan
Lazunak azkazaletan
2021, poesia
104 orrialde
978-84-17051-66-2
Azaleko irudia: Malen Amenabar
Oihana Arana
2001, Eskoriatza
 
 

 

BURGOIKERIA

 

 

Gauza gutxik ematen didate

kristaletako ganduak

adina nazka.

Leihoa ukitu eta

tantak ilaran.

Urak beti bidaiatzen du

bide errazenetik,

baina gaitza da aurreikusten

zein den hartuko duen bidea.

 

Gandututako leihoa;

harekin lo egin izanaren

ondorio.

 

Masailak ukitu eta

tantak ilaran.

 

Hurak beti bidaiatzen du

bide errazenetik,

baina gaitza da aurreikusten

zein den hartuko duen bidea.

 

Gure leihopera iristeko

ez omen dago bide errazik.