Lazunak azkazaletan
Lazunak azkazaletan
2021, poesia
104 orrialde
978-84-17051-66-2
Azaleko irudia: Malen Amenabar
Oihana Arana
2001, Eskoriatza
 
 

 

GALERA ERRETORIKOAK

 

 

Itzuli izan balitz, zer?

 

Batek daki erantzun gabeko

zenbat galdera pilatu zaizkizun belarrietan.

 

Zuk ere ez dakizu

zenbakiak zenbat zero

dituen eskuinean.

Eta zenbat ezkerrean.

 

Egunean behin baino gehiagotan jarduten zara

komuneko ispilu hatz markaz betearen aurrean

belarriak garbitzeko zotz malapartatuekin

galdera bila.

 

Ez dituzu aurkitzen.

 

Ez duzu sekula

erantzunik topatuko

Eustakioren tronpetan barna

galtzen diren

 

galderetan

 

begiak zabalik etzanda

zerua itsaso zikin bat da.