Lazunak azkazaletan
Lazunak azkazaletan
2021, poesia
104 orrialde
978-84-17051-66-2
Azaleko irudia: Malen Amenabar
Oihana Arana
2001, Eskoriatza
 
 

 

DOMEKETAKO GALTZAK

 

 

Leizarragak hika egiten ei zion jainkoari,

gure amamak santuei ere bai.

 

“Hi, San Antonio,

domeketako galtzak galdu jittuat,

gaberako agerketan badittuk

errezaukuztat gero

bost aitta gura”.

 

Gure aita zeruetan zarena

guk ez dakigu aitagurea errezatzen.

Inoiz brometan edo egin badugu,

Googlek esan digu zelan egin.

 

Biblia baino The Secret da

gure gida espirituala.

 

“Hi, unibertso,

egon hai adi, entzun!

Zoriontasunan sekretua

galdu jonat,

hor nunbaitt topetan bon

esadan zein dan, mesedez.

Penaz hil baino lehen

jasoten bajonat…

ba ez dakit zer, baina emungonat

zeozer”.

 

Eta ttak!

igandeetako galtzerdiak

mesanotxeko bigarren kaxoian.