Lazunak azkazaletan
Lazunak azkazaletan
2021, poesia
104 orrialde
978-84-17051-66-2
Azaleko irudia: Malen Amenabar
Oihana Arana
2001, Eskoriatza
 
 

 

GOTELE

 

 

Goteleduna da zure azala.

Ia zerutiarra,

konstelazioduna…

baina izarrik ez.

 

Zerua bera bezalaxe,

ederragoa gauez.

 

Goteleduna da zure azala.

Orbain, orban, zauri, orezta eta iledun.

Gau oro egun

bilakatzen duen

begirada zuriaren

oinarri eta gorputz.

 

Ezin diezazuket azal zergatik,

baina zure azalez egindako

alfonbra bat nahi dut etxean.

 

Zuk erabaki:

orain biluztu eta eman

edo

askotan etorri eta azal zatiak ahazten joan.