Lazunak azkazaletan
Lazunak azkazaletan
2021, poesia
104 orrialde
978-84-17051-66-2
Azaleko irudia: Malen Amenabar
Oihana Arana
2001, Eskoriatza
 
 

 

ORIGAMIZKO ITXAROPENAK

 

 

Beste hegazkin bat igaro da etxe gainetik,

zazpigarrena.

Lo zaude jada. Normala.

Ni bezalako pertsonak baino ez gara egoten

orduotan esna, astearte gauez.

 

Ederra da aireportuaren aldamenean bizitzea,

airetik ihes egingo duzula sinisten dut

hegazkin bat igarotzen denero,

nire ohean zaudela jakinagatik.