Lazunak azkazaletan
Lazunak azkazaletan
2021, poesia
104 orrialde
978-84-17051-66-2
Azaleko irudia: Malen Amenabar
Oihana Arana
2001, Eskoriatza
 
 

 

EZ EGOTEA EGOTEKO MODU BAT DA

 

 

Elezahar batek dio

bele zahar batek

txio egiten duela

zure etxeko teilatuan.

Zu ez zauden gauetan.

 

Bele berri baten kantuak,

ordea, eleberria ekarri zidan bart.

 

Belea kaiolan omen duzu orain,

elea boligrafo gastatuetan.

 

Ez zaitu nekatzen

etxean ez egoteak?

 

Gaur nik egingo dut

txio zure etxeko teilatuan;

katu beltza etorri

eta hegan, ihesi joatera

derrigortzen nauen arte.

 

Ez zaitu nekatzen

etxean ez egoteak?

 

Ez dakizu zeinen ondo ikusten diren

izarrak hemendik goitik.