Aurkibidea
HEZUR ONDOKO MAMI
NOLA JASO OTE ZUEN HARRIA TRIKUAK?
Haurren munduratzea gurasoei esplikatua
UR GAZIA ZARA
LASTER GURE ALABA
ZU BEZALAKOA IZANEN DA
Aurkibidea
HEZUR ONDOKO MAMI
NOLA JASO OTE ZUEN HARRIA TRIKUAK?
Haurren munduratzea gurasoei esplikatua
UR GAZIA ZARA
LASTER GURE ALABA
ZU BEZALAKOA IZANEN DA
AULKI HUTSA
ez nion jaramonik egiten leihoan jotzen zuen paisaiari
nahikoa lan neukan irakurketa eten gabe jarraitzen
badakizu zeinen dibertigarriak diren gure trenak
ez zitzaizkidan asko ardura sanjose loreak eta mimosak
edo atzekoen solasa eta aitzinean neukan aulki hutsa
kaixo esan zidan edo hala esan zidala idazten dut orain
jaso nuen burua liburutik eta liburua burutik joan zitzaidan
kendu nizkien begiak hitzei eta bekoz beko neukan gazteari
nizkion eman
baina neskak ez zidan behatzen liburu bat aterea zuen
eta hari ere ez zitzaizkion ardura ez gure mendiak ez ni
laster gure alaba zu bezalakoa izanen da pentsatu nuen
neska polita zen eta begietan bizkorraren distira zeukan
nik begiak ikusten ez nizkion arren banekien bazekiela
begiekin barre egiten gure alabak egiten dakien bezala
laster gure alaba zu bezalakoa izanen da pentsatu nuen
itxi zuen liburua aharrausi egin zuen altxa egin zen
adio esan zidan edo hala esan zidala idazten dut orain
Zumaia zioen geltoki batean jaitsi zen ziur nago
badagoela herri bat Zumaia izenekoa nonbait
eta perfekzio guztiak eman nizkion neska bat munduan
neska munduan ezkutatu zen eta trenak aurrera jo zuen
ez dakit zergatik gelditu nintzen aitzineko aulki hutsari beha
laster gure alaba gazte hura izanen zela pentsatuz
munduan beti egonen da maite duguna oroitaraziko digun zerbait
garamatzan trena adibidez aulki huts batekin gure aitzinean