Rimmel
Rimmel
2006, poesia
128 orrialde
84-95511-90-8
azala: Juanba Berasategi
Koldo Izagirre
1953, Altza-Antxo
 
2016, narrazioak
2015, nobela
2013, poesia
2011, nobela
2010, saiakera
2009, nobela
2006, kantuak
2005, narrazioak
1998, nobela
1998, kronika
1997, poesia
1996, erreportaia
1995, kronika
1989, poesia
1987, ipuinak
 

 

NOBLEZIA

 

amona beti etxekoandre

    birramona gaztetan dendari

          gero dendajabe alargunduaren emazte

                  eta haren lau seme-alaben ama

          geroago alargun lau seme-alabekin

                  eta senarrak frontoian egindako zorrekin

          geroagogarrenean berriz alargun zazpi seme-alabekin

 

aitona argizaina, hala esaten zioten

    birraitona portuko zamaketari

          birramonarekin ezkondu zen

                  besteren lau seme-alaba zituela

    ez dakigu nongoa zen ez zeukan seniderik

    ume abandonatuen fabrikatik jaso zuten

    ez zekien irakurtzen

    umetan morroi hartu zuten baserriak lur jo zuen aspaldi

 

hortxe hasten da zure leinua

    gailurreraino joan zintezke edozein adarretarik