Rimmel
Rimmel
2006, poesia
128 orrialde
84-95511-90-8
azala: Juanba Berasategi
Koldo Izagirre
1953, Altza-Antxo
 
2016, narrazioak
2015, nobela
2013, poesia
2011, nobela
2010, saiakera
2009, nobela
2006, kantuak
2005, narrazioak
1998, nobela
1998, kronika
1997, poesia
1996, erreportaia
1995, kronika
1989, poesia
1987, ipuinak
 

 

ZU JAIA ZINENEAN

 

zu jaia zinenean

ez nuen zapi gorririk lotu lepoan

zu jaia zinenean

zortziko txiki bat ziztukatuz

jaitsi nintzen oinez ospitaletik hirira

ez nuen autobusa hartu

oinez jarraitu nuen etxerantz

ama eta biok gauean etorriak ginen 4L berdea

espaloiaren gainean utzia nuela ahaztuta

zu jaia zinenean

ez nuen ezein ziririkuren zapartik entzun

langile menua bazkaldu nuen auzoko tabernan

zigarro bat erre nuen teleberrien aurrean

ez nuen besterik ulertu bizitza batekoz bestera

etxera iritsitakoan etzan egin nintzen

baina ezin izan nuen lo hartu

egin beharrekoen zerrenda osatu nuen

eten egin nuen telefonoa

sukaldea garbitu nuen ohea bere zoroan utzi

ez nuen libururik ukitu ez nuen deus idatzi

dutxatu egin nintzen arropa aldatu nuen

ilunabarrean ospitalera abiatu nintzen oinez

zortziko txiki bat ziztukatuz

espaloia libre zegoen autoa garabiak eramana zen

eta neure artean inporta zaidak esanez

bonboi kaxa batekin sartu nintzen ospitalean

zu jaia zinenean

festa handia antolatu genuelako