Rimmel
Rimmel
2006, poesia
128 orrialde
84-95511-90-8
azala: Juanba Berasategi
Koldo Izagirre
1953, Altza-Antxo
 
2016, narrazioak
2015, nobela
2013, poesia
2011, nobela
2010, saiakera
2009, nobela
2006, kantuak
2005, narrazioak
1998, nobela
1998, kronika
1997, poesia
1996, erreportaia
1995, kronika
1989, poesia
1987, ipuinak
 

 

IRAKASLEAREN SEXU HEZIKETA

 

aita lo dagoenean muxarrak ihes egiten dio

igeri joaten da amaren marmoxan gordetzen da

hantxe gelditzen da pegatxita marmoxaren mukian

eta goizean esnatzen denean aitak muxarra falta

amari kendu nahi dio baina ezin du

amak pegatxita daukalako muxarra marmoxan

eta orduan maitaketan hasten dira garrasika

bai bai bai maitaketa borroketa

egunen batean ohea apurtu behar dute askotan esan diet

muxarra marmoxatik ateratzeko borroka da maitaketa

eta nik hiruron gosaria prestatzen dut nekatuta etortzen baitira

aitak beti harrapatzen du muxarra ezagun du galtzetan

baina beti ez larunbat eta igande goizetan bakarrik

astegunetan ama goizean goiz jaikitzen da lanera joateko

eta lantegira eramaten du muxarra marmoxan

horregatik esnatzen da aita horren haserre astegunetan

astegunetan ezin du maitaketan inorekin egin

amak eraman duelako muxarra marmoxan