Rimmel
Rimmel
2006, poesia
128 orrialde
84-95511-90-8
azala: Juanba Berasategi
Koldo Izagirre
1953, Altza-Antxo
 
2016, narrazioak
2015, nobela
2013, poesia
2011, nobela
2010, saiakera
2009, nobela
2006, kantuak
2005, narrazioak
1998, nobela
1998, kronika
1997, poesia
1996, erreportaia
1995, kronika
1989, poesia
1987, ipuinak
 

 

ESTIMUA

 

telefonoa ezkonberriz jantzia dute

erizainen eta gaueko laguntzaileen eskaintzek

harrigarria dirudi baina badabil

ama-umeak ongi daudela jaio zarela alegia

aiton-amonei senideei zenbait laguni

 

—muttikoa ere ongi beraz?

 

eta kostar jatorra banintz

mielga etorri zarela esan behar nuke

«neska jaioten danean

mielga jaio dala esaten dakie Ondarroan»

 

—baina ez al zetorren muttikoa?

 

«selazeoen familiako arraina

ezkatarik gabea, jangarria

baina estimu apurrekoa»

 

—ortzadarraren azpitik pasatu da ordea!

 

eta ez du ez dute konprenitzen

nola sortu zaren

ekografiek agintzen zutenaren batekoz bestera

zer edo zertarako balio dute

gure herri-jakintzaren bilduma ederrek

 

—bat ere ez baino gehiago da behintzat...

 

adio lehorra egin diot

amaren seme bazina bezala maiteko zaituenari

zergatik ordea zakarra naiz

guk ere sineskeriak irakatsiko dizkinagu

eta ez iraganekoak

erne ibili beharko dun gurekin

papardo polit horrek