Rimmel
Rimmel
2006, poesia
128 orrialde
84-95511-90-8
azala: Juanba Berasategi
Koldo Izagirre
1953, Altza-Antxo
 
2016, narrazioak
2015, nobela
2013, poesia
2011, nobela
2010, saiakera
2009, nobela
2006, kantuak
2005, narrazioak
1998, nobela
1998, kronika
1997, poesia
1996, erreportaia
1995, kronika
1989, poesia
1987, ipuinak
 

 

LAU PATAKA

 

tuntuna:

arrainak ez dira txalupetan bizi

burujabek esan nahi du jabegabe

egunero da bizian behin

nola demontre konpontzen ziren zazpi astoren gainean

zangoak itsuak dira

euskaraz hitz egitea ez da hitz egitea

euskaraz hitz egitea euskaraz hitz egitea da

 

tuntuna:

zubiak azpitik pasa litezke

keak ez du erretzen

eskuek ez dakite entzuten

azkazalak ere jaten dira

astoek ez dakite erdaraz

oinezkook ezkerretik joan behar dugu

ongi eginen duzu guardasola etxe barruan zabaldurik

zakurra gizonaren lagunik onena da

zu ez zara gizona

gizentzen duen gizonarena

 

tuntuna:

okerra badabil

mailak igaiteko dira mailak jaisteko dira

zuriak eta beltzak ikusteko ez da mendira joan beharrik

ogi hutsak ez du asetzen

mamia ere behar du

ez harria gorde eta eskua luzatu

egizu beti etxea teilatutik gora

 

kutuna:

bide luzea daukan eta ikasten ahal dun oinez!