Rimmel
Rimmel
2006, poesia
128 orrialde
84-95511-90-8
azala: Juanba Berasategi
Koldo Izagirre
1953, Altza-Antxo
 
2016, narrazioak
2015, nobela
2013, poesia
2011, nobela
2010, saiakera
2009, nobela
2006, kantuak
2005, narrazioak
1998, nobela
1998, kronika
1997, poesia
1996, erreportaia
1995, kronika
1989, poesia
1987, ipuinak
 

 

EGUNAREN ERDITZEA

 

Oriana Fallaciren liburutik burua jaso gabe

mintzo zaio aldiro praktiketako erizaina

lasai neska, lasai! jasan behar du

tantaz tantakoaren bosgarren orduan

ez du nahi eskua hartu edo ilea uki diezaiodan

lasaigarria dela esan ziguten ikastarokoek

eta hala ere eguna zabalduko du

 

«isiltasuna erregutzen da»

 

eguna zabalduko du eguna zabalduko du

taldea bildu da tokologoaren inguruan

nalgas entzun dut

horixe esan dutela eginen nuke

hizkera profesionalera iristen ez den kexadura

lanak edukiko dituztela halako zerbait

batekoz bestera dator bizitza

 

«eskerrik asko ez erretzeagatik»

 

emakume sendoa da argitu didate

eta ez entzuna egin dute nik zesarea aipatutakoan

ez naute gomitatu erditzearen lekuko harro izatera

lasai! entzun dut nik ere maskarillaren atzetik

eguna zabalduko du eguna zabalduko du

esku profilaktikoen balleta begian

ate guztiak ikaragarri isilik itxi baino lehen

 

«makina honek ez du itzulkinik ematen»

 

lau edo bost urteren buruan hedatu zen epidurala

eta Orwellen tituluarena zen otsailak

egun berria zabaldu zuen arren

beti bezala zekarten egunkariek bizitza

batekoz bestera