Rimmel
Rimmel
2006, poesia
128 orrialde
84-95511-90-8
azala: Juanba Berasategi
Koldo Izagirre
1953, Altza-Antxo
 
2016, narrazioak
2015, nobela
2013, poesia
2011, nobela
2010, saiakera
2009, nobela
2006, kantuak
2005, narrazioak
1998, nobela
1998, kronika
1997, poesia
1996, erreportaia
1995, kronika
1989, poesia
1987, ipuinak
 

 

AITA ZUREAK

 

hori ere lortu duzu

ama kantari jartzea

 

nik baino hobeki egiten du ziztu

baina ziztu luze fina

artzainak zakurrari egiten dionaren antzekoa

eta ahots ederra dauka

zaratarik gabe hegaldatzen zaizkio hitzak

 

belarri txarra daukala dio

egia balitz

egia balitz

nik bera maite dudan bezala

eginen luke berak kantuan:

letra guztiak buruz jakinda

baina huts eginez doinuan

 

zuretzako gordeak zeuzkan

orain jabetu naiz

ama kantari entzundakoan

 

zeu kantuan hasi artean

hasi artean

hasi artean

asko dizkiozu irakatsiko

ama kantari jarri duzu

bularra hartzen diozulako

masail beteko esne-musu

 

        aita zureak diru asko du

        ama bidean salduta...

 

oin puntetan egin dut sukaldera

egarriak puskatzen gelditu naiz jesarririk

ezertarako zainik gabe

frigorifikoan itsatsi sindikatuaren ikurrari beha

ariko banintz

ariko banintz

txanponak kontatzen ariko banintz bezain zeken

 

ez dut zin egin beharrik

sehaska kantu berriak dizkizut asmatuko

ene esne-musu

berri eta sehaskako

berri eta sehaskako baina bular bakoak

bular bakoak

ene esne-musu