Bilbo dub kronikak
Bilbo dub kronikak
2004, poesia
88 orrialde
84-95511-65-7
azala: Paddy Rekalde
Paddy Rekalde
1964, Deustua
 
2011, poesia
2006, nobela
 

 

HIRI HAU

 

Odola dario sudur zuloetatik

etengabe

ezpainetan nahastu arte,

eta korrika doa atzera

etorbide nagusiko trafiko artean sartzen ari dela

ohartu gabe.

Aurrera baino ez du begiratzen,

atzera doan bitartean.

 

Autobusak, kotxeak, motorrak eta halakoak

haren ondotik,

bera saihesten ari direla

ohartu gabe.

 

Odoletan doa atzerantz,

aurrera begiratzeari utzi gabe,

jakin dakielako

aurrean daukala benetako arriskua,

taberna horretatik irten eta

berarengana doan bikote horren labanetan;

eta kalean zehar dabilen jendearen artean

indiferentzia ikaragarria,

labanak bezain ikaragarria.

 

Horrelakoxea da

hiri hau

orain.