kritikak:
Poesia nonahi topatuz, Jon Kortazar,
El País, 2004-06-27
«Paisajez eta jendez beteriko poesia da Rekaldek idatzi duena. Jonkiak, prostitutak, eguneroko bizitzak irentsi dituen gizakiak? Eta halakoa da bere paisajea ere, hiria eta prostituzioaren alorra biltzen duena. Eta hiriaren barnean ikuslearen papera da berea».
Hiriaren bihotzeko taupadei adi, Gotzon Hermosilla,
Berria, 2004-07-24
«Rekaldek urrats handia egin du bere azken lan honetan. Iazko iruzkin hartan aipatzen genituen gabeziak leundu eta bere idazmoldea findu duelakoan nago, oraindik zer hobetu badagoen arren».
Bazterreko geografia, Oier Guillan,
Gara, 2004-08-21
«Hiriaren bazterrera gerturatzea ez da mundu paralelo horiek azaleratzeko elkartasun keinu hutsa. Bazterreko pertsonaien baitara gerturatu, haiekiko parekotasunak aurkitu, eta bazterreko izaera hori neurri handi batean faltsua dela aurkitu lezake irakurleak».
Bilbo dub kronikak, Eneko Zuloaga,
Igela, 2004-10-01
«Poemen forma eta estiloari dagokionez, laburrak eta zuzenak dira, alkohol, marginalitate eta antzekoen txorrotada eskuzabal batez bustitako kronikak».
Bilboko hondakinak, Felipe Juaristi,
El Diario Vasco, 2005-03-18
«Paddy Rekalde poetaren begia ez da ironikoa, errukiorra baizik. Haren mundua ez da zerutiarra; infernutik gertuago baitago. Baina infernu horretan bizitzea erabaki du, eta bizitzak zentzua hartzen du ibilbide luze eta nekatuetan barrena».