Dordokak eta elurrak
Dordokak eta elurrak
1989, poesia
72 orrialde
84-86766-19-2
azala: Ana Irigoien
Iņigo Aranbarri
1963, Azkoitia
 
2018, narrazioak
2014, nobela
2011, nobela
2008, nobela
2006, saiakera
2000, poesia
1998, poesia
1997, kronika
1994, nobela
1986, poesia
 

 

Brueghel Zaharrak Nastassja-ri

musu baten esan ziona

 

1279an jaio nintzen

Edo hirurehun urte lehenago

      Ez dakit ziur

Iraganaz oroitzen ez direnak baino

Ez bait dute ezagutzen

Argia lehenbizikoz ikusi zuten eguna

Hiru urte nituelarik Titanic.eko

Orchestrako paper zurbilskan

Sinatu nuen: Pablo Smith, eta

Hogeitamahirurekin ez nuen sumindura besterik

      Veneziako portuan

Behebarruetako suak

Hagitz garesti bait ziren

Urte hartan

Ordea bedatsak aurrerantz zihoazen

Itsasoan galtzen diren untziak legez

Eta elurrak estali gintuen Grosz.en ostatuan

Upelen likeztasunean

333 bete nituenean badoan Alexandria

                  Soin ezezagun batean

Dibisatu nuen arte

Eta zazpirehundik gora nituen

Shakespeare lehen aldiz ikusi nuenerako

Trapuzko anderetxo maiztuak baldarki astintzen

                  Sohoko kantoi galduetan

Harrezkero zer naiz

Ipuinik bageko dontzeila bat baino

Apoarmatu urreztatuta, hostots erori bat.