Lizar bat itsasoaren erdian ernetzen da
Eta mila bestiariotan lehertzen bitsaren arima
Negar egiten dut zure oinetara
Malutetan lokarturiko hegazti tristeegatik
Zilarrezko esnea edanen duten hodeietara
Ez naiz argi mintzatzen, eta badakit
Itsaso bat lizarraren erdian ernetzen da