Egunak eta hostotsak
eman ditut etxetik lekora
tren urrunei lotu nintzaien
lore moreen zelaitik haruntzago
eta horretan bizitu nituen suak
iluntasunaren lau ertzetan
orain, gure begiak ez dira
ur izoztuak baizik
oroimina nolabait estali nahiean
eta elurretan gara paseatu
ezponden bidean
eskuak habietan, ibaietan
hegaberak, zozoak edota odoleztaturiko
abionetaren bat idoro nahiean, agian.