Desorduetakoak
I
Eromena zor dizut
zilarrezko bideen atekan
odoleztaturiko animalia bat
hiltzailearen lorratza belarretan
IV
Ez ikaratu
kalosaurio bat bada nire bihotzean
ez dira ehizera abiatzen
irria ehuntzen duteneino
VI
Hilak entzuten ditut
atarian jolasean
zintzarriak astinduz
mendeen isiltasuna gero
VII
Eromena zor dizut
bakarrik izate hau
hegabera setatiak
desioaren hazian
XI
Zabalik omen dira ateak
husar urdinen eskuetan
eustea eustea eustea
lagunak mahaian hitzegiten