Harri urdin baten kolpeaz lehertzen zareten arrebok
Gaua ez da armiarma bat baino, handia eta herabea
Nurenberg.eko errinozeroa, deskrizio urrunez egina
Gauagatik hartu zuten erleek Erroma, Zuberoa.
Rubizko latsetan bainatzen zareten lagunok
Zer da bada gorrotoa, denbora bera hainbestetan
Kaietenian sartu eta harritxintxorrak egoztea malkotan
Otarantzaz beteriko egunsentietan, ilunabarretan.
Bedatseko ihintzetan maitatzen duzuen arrebok
Orenen samurtasunez genituen bedeinkatu etxeak
Hölderlin berridatziz hogen gureak garbi zitezen
Izotzezko amodioak bezain arin, kolpe hotz batez.
Memoria urdinska bat zor dizuet, iragangaitza.