Ume eta ausart nintzenean
erreka ondoan eseririk
odola zerion harrien borobiltasunari
eta lizardian barrena zabaltzen zen
emazte diganteari odola
oroitzapenak gordez hil balitz bezala
eta denborak libre uzten ninduen
bere begi beltzen zelaian
libre uzten
egunen hiroan sar nendin
lur malatsetako
tximeleta horailak harrapatzera odoletan
libre uzten
urteen baitako ur urdinetan bataia nintzaten
bere begi beltzen zelaian
non belarra zeruan sartzen zen
zauri zuriak ernerazten zizkion arte
bidezidorrak itorik
lehoiei zintzur eginez