Eskuetan pausatuko zaidan salara
Eta hire iztarrak izango dizkin
Eta hire begiak, bi ibon galdu behiala
Eta hildakoen adats beltza
Arratsaldearen memorian orraztua
Eta hotzez hildako narraztiaren bihotz nimiñoa
Zionat erakutsiko zauri ezabakitzetan
Honela zabaltzen bait hintzenan heu ere
Zauri soraioen sekuluetan
Branka urdinkaratuen elurretan oinutsik