Zamaontzi bat agertu zen Abrako badian, kapitainak eta armadoreek abandonatua. Barruan hamalau marinel, etxetik oso urrun, krosko herdoilduan gatibu, SOS aldarrika, bertoko jendeak emandakotik bizi behar izan zutenak bolada batez.
Akorduan dauka Nereak, aitite Mateo eta biak arrainetara irteten zirela motor-txikian, eta gero, debekatuta egon arren, ontzi misteriotsura hurbiltzen zirela, dei egiten ziotela eskifaia lander hari. Gogoratzen da Edwin marinel filipinarraz eta atoan endredatzen zaizkio zalantzak, samina, amorrua.
Iņigo Aranbarriren hirugarren nobela da Zamaontzia, kontakizun asaldagarri bat, non gatazkan sartzen diren abandonuaren atsekabea, laguntasunaren babesa, doilorkeriaren destaina.