kritikak:
Dordoka bidaiarien ildotik, Josu Landa,
Argia, 1989-11-19
«Iņigok ongi ikasi du desesperaziora garamatzan dordoken pazientzia horretatik: arraultzeak errun eta errun, gehienak kalatxorien bazkarako, baina horietakoren batetik zer edo zer sortuko dela esperantzan».
Memoriaren erresuma, Felipe Juaristi,
El Diario Vasco, 1990-03-28
«Iņigo Aranbarriren liburuan lehian dabiltza memoria eta ahantzia, bizitza eta heriotzea, baina Iņigo Aranbarrik dortoka edo elurraren gisa, azaldu baino gehiago ezkutatu egiten du, metafora erabiltzen baitu etengabe».
Poesia objetu maitagarria denean, Amaia Iturbide,
Hegats, 1990-10-01
«Batetik mina, gordintasuna, hotza eta, bestetik, maitasuna, lagunak, beraz; bi mutur hauen arteko mugan zirkuloak marrazten ditu, marginazioaren kutsuzkoak edo askatasunaren lurraldeak izan daitezkeenak».
Dordokak elurretan, Jose Luis Otamendi,
Hegats, 1994-03-01
«Lauaxetak bere garaian bezala Aranbarrik Europako poesiarik honratuenaren —autonomoena?— oldera ekarri nahi izan du gurea. Azken hamarkadetan eraginkorren izan diren euskal poeten errainua somatzen da liburu honetan ere».